Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

May 25
Radio Vitoriak elkarrizketa egin dio ZKri, zaintzaz hitz egiteko

Hona hemen Estíbaliz Gómez de Segurari, Zentzuz Kontsumituren ordezkari gisa, egin zioten elkarrizketa, Landatxon, maiatzaren 15ean, gure hiriko nahiz beste toki batzuetako (Honduras, kasu) etxeko langileen egoerari buruz egin genuen solasaldiaren harira.

May 16
Alderdi politikoekin mahai ingurua politiken koherentziari buruz, maiatzaren 21ean, Zabaltegi Floridan

Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan. Udal -eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Itunaren erakunde sinatzaile eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego […]

May 10
Azoka agroekologikoa Arabako Kanpusean datorren maiatxaren 14an

Zentzuz Kontsumituk datorren maiatzaren 14an ospatuko den 3.Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikora gonbidatzen zaitu. Irakasle-talde batek hainbat erakunderen laguntzarekin (Zentzuz Kotsumitu barne)  antolatuta azoka honetan elikagai jasangarriak eskuratzeko eta haien gaineko informazioa jasotzeko aukera izango duzu. Goizean zehar (11.00etatik 14.00etara), Hezkuntza eta Kirol (Magisterio) Fakultatearen atzealdeko lorategian hainbat ekintza izango dira: SLOW-FOODek egindako “Delicias de patata Gorbea […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: