Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jan 09
Ikusezinean Bidaiatzen

Ekitatearen aldeko antolakundeko aldaketa prozesuen bitartez egingo dugun Ikusezinetik Bidaia honetara ongi etorria ematen dizugu. Prozesu honen guztiaren HELMUGA gure inguruaren, harremanen eta bizitzen eraldaketa feminista da, beharrezkoa den antolakundeko aldaketari ekingo dion bidaiaren bidez.  

Jan 09
BIDEO LABURREN LEHIAKETA #IrauliGabonak

Esaten denez, Gabonak gehiegikerien garaia dira, eta hala da, planetan bizi garen pertsonen zati txiki batentzat bada ere: neurrigabeko bazkariak, gehiegizko afariak, edari kontsumo eta parranda ugari… Baina badira bestelako neurrigabekeriak ere: Kolonien iragarki matxistak. Neurrigabeko kaleetako Gabonetako argiak. Gehiegizko orduak zentro komertzialetan bueltaka. Gehiegizko langostino jana Urtezahar gauean. Ama eta amonaren sukaldeko lan-karga handia, […]

Dec 20
Elikadura subiranotasunaren esanahia hitz gutxietan

Zer da Elikadura Subiranotasuna? eta, zergatik bultzazen dugu? Ze nolako eragina du gure inguruan?. Eta beste herrialde batzuetan? Erantzunak aurkitzeko ikus ezazue eskaintzen dizuegun bideoa!  

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: