Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Mar 28
Elikadura burujabetza eraikitzen duten bertako esperientzien mapa

Zentzuz Kontsumituk Bizilurrek bultzatutako mapa bisitatzera gonbidatzen zaituzte. Mapa hau elikadura burujabetza lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio izan da. Elikadura eskubide eta eraldaketarako motor gisa irudikatzen du Bizilurrek eta ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu ahal duela uste du, bizitza erdigunean jarriko duena. Gainera, lurraldea eta bertakoa bide estrategiko […]

Mar 15
Martxoaren 17an, Nekazaritzako XVII. Azoka Gardena Gasteizen

Zentzuz Kontsumitu Martxoaren 17an, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako XVII. Azoka Gardenera gonbidatzen zaitu.  UAGA sindikatuak eta AGA S. Coop. kooperatibak abian jarritako ekimen bat da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak zuzenean ezagutzeko aukera hurbiltzeko. Topaleku bat da, arabar ekoizleek gure lurrak ematen duen onena eskain dezaten, kontsumitzailearentzat bidezkoa eta beraientzat duina den prezio batean. Hogei bat postu […]

Mar 09
Zer da erosketa publiko arduratsua?

Gaur Martxoak 9, data garrantzitsu bat da, Kontratzio Publikoko legedi berria indarrean sartzen delako. Hori dela eta, Erosketa Publiko Arduratsuko Esperientziei Buruzko Topaketan izan genituen adituek esandakoa gogora ekartzeko momentu aproposa dela uste dugu. Bideoak ikustera animatzen zaituztegu eta laster, gure berri izango duzue!! —

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: