Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Nov 24
ONDASUN KOLEKTIBOAK ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKITZEKO

MUGARIK GABE eta EHNE BIZKAIATIK, “Ondasun Kolektiboak” bideoa ikustera gonbidatzen zaituztete. Lurrarekiko, haziekiko, urarekiko, ezagutzarekiko, zaintzarekiko zein beste ondasun komunekiko eskubidea aldarrikatzea Elikadura Burujabetza eraikitzeko modu bat delako. Bienes Comunes / Ondasun kolektiboak from Mugarik Gabe on Vimeo.

Apr 03
Hiri Ekologiaren Gela: ‘Elikadura burujabetasunerantz eta emakumeen ahalduntzerantz: Nikaraguako Xochilt Acalt elkartearen esperientzia’

Tokia: Ataria Data: apirilaren 9a, asteazkena Ordutegia: 19:00 – 20:30 Norentzat: jende oro Plaza-kopurua: lekuak bete arte Xochilt Acalt emakumeen elkarteak nekazaritzaren garapen iraunkor beregainaren eredu berria sortzen izan duen esperientzia azalduko du, zein biztanleen parte hartze aktiboan eta emakumeen autonomia ekonomikoan oinarritzen den. • 19:00 Aurkezpena CEAko teknikariak. • 19:05 Elikapen burujabetzarantz eta emakumeen […]

Mar 24
Onena zuretzat eta planetaretzat: Tokiko eta kalidadeko produktuak

Uste duzu beste eredu-kontsumo batzuk posible direla? alternatiba bila zabiltza? Horrela bada hementxe duzu zure intereseko dokumentu bat, bertako elikagaien kontsumoa bultzatzeko alternativa batzuk eskaintzen baititu… CCCeusk.ok by yacullay

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: