Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsua sustatzen eta bultzatzen jarraitzen du. Oraingoan, Gasteizko Helios lanerako zentroko erabiltzaileekin batera lan eginez jardun du; hain zuzen, KONTSUMO ARDURATSUAREN ALTXORRAREN BILA abiatzeko benetako abentura batean sartu ziren.
Dinamikak Medicusmundiko boluntarioen laguntza izan zuen. Egiazko piraten eran jantzirik, izaten ditugun kontsumo-ohiturak aztertu genituen, eta haien inguruko hausnarketa egin genuen. Egiaztatu ahal izan genuenez, gure ohituretako batzuk benetako altxorrak dira, ingurumena errespetatzen dutelako; tamalez, era berean ikusi genuen hain arduratsuak ez diren zenbait praktika baditugula, aldatu behar ditugunak.
Hemendik, hezkuntzako lantaldeari eta lantegian parte hartu zuten guztiei eskerrak ematen dizkizuegu. Eskerrik asko guztiei!