Zentzuz Kontsumituk kontsumo kontzientea, arduratsua eta eraldatzailea bultzatzen eta sustatzen jarraitzen du, ostalaritzaren arloan oraingo honetan.
Sukaldaritza Zuzendaritzako, Sukaldaritza eta Gastronomiako eta Jatetxe Zerbitzuetako lehen ikasmailako ikasleekin egin genituen lantegiak; hain zuzen, dagoeneko sarrera-lantegi bat izan zuten aurretik.
Hala, hainbat produktuk zer praktika eta egoera dakartzaten aztertu eta ezagutu genuen, bai eta, batzuk edo besteak aukeratzean, gizarteko errealitatean nola eragin dezakegun ere. Halaber, kontsumo kontziente eta arduratsuko irizpideak dituzten zenbait jatetxe-negozio elkarrekin eratu eta irudikatzeko aukera izan genuen. Horrez gain, kontsumoaren arloan, bai eta, zehazki, jatetxe-jardueraren arloan ere, Gasteizen dauden alternatibak eta ekimenak ezagutarazi genituen. Horrela, ikusi genuen ostalaritza-negozio arduratsuetarako aukerak benetakoak direla eta halakoak eratzea posible dela.
Aukera baliatzen dugu hezkuntzako lantaldeari eta lantegietan parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko.
Eskerrik asko