Site logo

Zein ondorio ditu jaten dudana?

A5 Elikadura topaketa Laudio(web)
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Zentzuz Kontsumituk Zein ondorio ditu jaten dudana? jardunaldira gonbidatzen zaituzte.

Justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldia

Helburuak
-Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko.
-Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, herriek euren elikadura eta ekoizpen sistemaren inguruan erabakitzeko duten eskubide bezala ulertuz. Baita elikagai nutritiboetara sarbidea izateko eskubidea ere, kulturalki egokiak, eta eskuragarriak eta era iraunkorrean ekoiztutakoak.
-Gure elikadura ereduan aldaketek txirotutako herrialdeetako ekoizleetan izan dezaketen eragina aztertzea.
-Talde, erakunde eta interesa duten pertsonen arteko aliantzak sortu.

Norentzat
-Ekoizleak, nekazariak, abeltzainak, etab.
-Sektoreko elkarteak, kontsumo taldeak nahiz enpresak.
-Sektorearekin lotura duten instituzio nahiz erakunde publikoak.
-Gaian interesa duten partikularrak.

Parte-hartzaileak
BioAlai, Kontsumo ekologikoaren elkartea
-Yago Calbet, elikadura subiranotasun osoko esperientzia Cardedeun (Katalunia)
EHKOlektiboa, Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa
Nerbioi Goienako Elikadura Kontseilua
Mugimundurekin ondorio antzerkituak

Noiz eta non
Urriak 5
16.45-19.45

Kultur Etxea, Etxea Nagusia, 1. solairua. Laudio
Izen-emateak (irailak 29ra arte): araba@ongdeuskadi.org / 945 28 07 45

Antolatzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea/Zentzuz Kontsumitu
Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundia/Laudioko Udala/Zabaia Aiara Haraneko Landa Garapenerako Elkartea

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment