Site logo

Alderdi politikoekin mahai ingurua politiken koherentziari buruz, maiatzaren 21ean, Zabaltegi Floridan

Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan.

Udal -eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Itunaren erakunde sinatzaile eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego Haizea, Bide Bidean, medicusmundi Araba, Salburu Kolore, Manos Unidas eta Serso) eta Zentzuz Kontsumituk EZTABAIDA POLITIKORAKO MAHAI BAT antolatu dugu datorren maiatzaren 21ean, Zabaltegi Floridan, arratsaldeko 18:30ean.

Gaia solidaritatearekin lotutako politiken koherentzia izango da. Eta hauxe da xedea: alderdi politikoek foru-esparruan honako hiru gai zehatz hauei buruz zer proposamen dituzten jakitea:  ELIKADURA SUBIRANOTASUNA, BIDEZKO MERKATARITZA ETA FISKALIZARIOA

Parte-hartzaileak:                                             

EAJ-PNV: Ana Oregi

EH BILDU: Amancay Villalba

Elkarrekin Podemos: Damián García-Moreno

PP: Carmelo Barrio

PSE-EE: Jon Nogales

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment