Site logo

“Berdintasunaren alde Bidezko Merkataritza gara” Kontakizun laburren Lehenengo Lehiaketa abian da

Gasteizko Bidezko Merkataritza-Partzuergoak  (SETEM Hego Haizea, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatuta)  “Berdintasunaren alde Bidezko Merkataritza gara” Kontakizuren Laburren I.Lehiaketa antolatu du.

1ª.- DBHko eta Batxilergoko edozein mailako edozein ikaslek izango du parte hartzeko aukera, hala nahi izanez gero.

2ª.-Jatorrizko lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztuko dira, eta 1000 hitzeko luzera izango dute gehienez. Lanak argitaragabeak izango dira, eta ez dira aurrez beste lehiaketetan sarituak izango.

3ª.- Kontakizunen gaia Bidezko Merkataritza eta emakumeen eskubideak izango da, “Berdintasunez, bidezko merkataritza gara” lemapean. Kontakizunak erreferentzia egin behar dio lema horri.

4ª.- Honako alderdiak baloratuko dira:

  • Testuaren kalitatea eta gaitasun deskribatzailea
  • Giza eskubideekiko lotura
  • Kontakizunaren originaltasuna

5ª.- Honako sariak banatuko dira:

  • Gaztelaniazko Lehenengo Saria (DBHko 1., 2.eta 3. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
  • Gaztelaniazko Lehenengo Saria (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
  • Euskarazko Lehenengo Saria (DBHko 1., 2.eta 3. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat
  • Euskarazko Lehenengo Saria (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. mailak): 150€, Bidezko Merkataritza produktuen 50€-ko saskia eta diploma bat

6ª.- Saritutako lanak ‘Zeroz biderkatu’ kanpainaren webgunean argitaratu ahal izango dira, eta kanpainaren antolakunde parte hartzaileek ere zabaldu ahal izango dituzte (); horiek dute argitaratzeko edo editatzeko edozein formaren gaineko eskubidea.

7ª.- Lanak posta elektronikoz bidaliko dira helbide honetara: alava@medicusmundi.es eta gaiaren atalean honakoa adierazi behar da: CONCURSO RELATO COMERCIO JUSTO

8ª.- Kontakizunak Word edo Libre Office formatuan aurkeztu behar dira, Arial letra motarekin, 12 izariarekin eta 1,5 lerroartearekin.

9ª.- Mezu elektronikoan bertan eta kontakizunaren amaieran egilearen izena, bi abizenak, ikasturtea eta ikastetxea adieraziko dira, baita dagokion irakasle arduradunaren kontaktua ere.

10ª.- Jatorrizko lanak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 15ean bukatuko da. Epaimahaiaren erabakia 2020ko martxoaren 23an argitaratuko da. Kontakizun irabazleak argitaratu ondoren, egileekin harremanetan jarriko gara sari banaketa koordinatzeko.

11ª.- Sariak jasotzeko baldintza gisa, egileek konpromisoa hartuko dute banaketa-ekitaldira bertaratzeko eta beren lanen irakurketa publikoa egiteko. Banaketaren tokiaz egoki informatuko da.

12ª.- Epaimahaia, zeinaren erabakiak apelaezinak izango diren, 6 pertsonak osatuko dute, kanpainaren antolakunde sustatzaileekin lotura dutenak y eta Gasteizko Udaleko teknikariak (ekimen honen finantzatzailea).

13ª.- Parte hartzaileek oinarri hauek onartuko dituzte osoki, lehiaketara aurkezte hutsagatik.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment