Bidezko Merkataritza herrien garapena eta pobreziaren aurkako borroka bilatzen duen merkataritza-sistema solidarioa eta konbentzionalaren ordezkoa da. Printzipio hauetan oinarritzen da, besteak beste: lan-eskubideak errespetatzea, bidezko prezioak eta soldatak ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, haurrak ez esplotatzea edo ingurumena errespetatzea. Informazio gehiago hemen.
Bidezko merkataritzaren mundu eguna
Maiatzaren bigarren larunbatean, mundu osoko dozenaka hirik ospatzen dute Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna. Bidezko Merkataritza bultzatzen dugun Gasteizko erakundeek hainbat jarduera antolatzen ditugu urtero, bai kalean, bai sare sozialetan, alternatiba hau ezagutzera emateko eta gasteiztarrak haren aldeko apustua egitera bultzatzeko.
Bidezko merkataritzaren aldeko hiria
Gasteizek Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien Kanpainan parte hartzen du. Kanpaina honek hiriko eragile sozial, ekonomiko eta publikoen artean Bidezko Merkataritza bultzatzeko konpromisoa hartu duten udalerriei aintzatespena ematea bilatzen du. Hemen informazio gehiago.
Azokak eta kanpainak
Urtean zehar, hiriko Bidezko Merkataritzako erakundeok era guztietako jarduerak eta kanpainak antolatzen ditugu alternatiba hau ikusarazteko eta sustatzeko. Azoketan eta merkatuetan parte hartzen dugu, besteak beste, elikagai, kosmetika edo artisautza produktuak salgai jarriz.
Zeroz biderkatu
Zeroz Biderkatu Kanpainaren helburu nagusia da Bidezko Merkataritzako produktuak eskaintzen dituzten saltokiak ikusgai bihurtzea, bai eta arlo sozialaren zein ingurumenaren aldetik halako produktuak kontsumitzeak dakartzan onurak ere.
Atxikitutako saltokiek kolore horiko eranskailu biribil batekin identifikatuko dira, lelo honekin: Zeroz biderkatzen du: desberdintasuna, haurren esplotazioa, bidegabekeria eta ingurumenaren esplotazioa.