Site logo

Emakumeen artean esperientziak partekatuz: zenbait emakume-talderen topaketa Silvia María García Ángel Kolonbiako Mujeres que Crean elkarteko kidearekin

Emakume-taldeekiko lanaren esparruan eta ZKII-n hasitako emakume-topaketen esperientziak berrartuta, 15 bat emakume elkartu ginen urriaren 11n, hainbat kolektibotatik (Uaga, CCOO, Setem, Bakea eta Elkartasuna, Bidezko bidean…), Kolonbiako MUJERES QUE CREAN bizitzarako korporazioko Silvia María García Ángelen esperientzia eta lana ezagutze aldera.
Konfiantza-giroan eta kafe-merienda baten inguruan, Hegoaldeko eta Iparraldeko esperientziak trukatu genituen emakume-talde desberdin batzuen artean, landako eta hiriko emakume, belaunaldi bateko eta besteko emakume batzuen artean…. eta sareak, loturak, esperientzia partekatuak sortuz joan ginen, haietatik ikastearren.
Gaiek bazuten zerikusia hemen eta Hegoaldean emakumeek duten egoerarekin, ingurumenarekin, diskurtso eta teoria feministekin, genero-ikuspegiarekin, emakumeek landa-ingurunean, sindikatuetan… duten egoerarekin… Elkarrizketa interesgarria sortu zen, eta gehiagoren gogoz geratu ginen, denbora mugatua zen eta.
Agur esatean, beste topaketa eta gune batzuetarako gonbita egin genuen, bakoitzak bere harri-koskorra ekarri ahal izateko.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment