Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

FOOD COOP dokumentalaren aurkezpena datorren Ekainaren 20an Aldabe Gizarte Etxean

7 ekaina, 2018

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz.

Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta jasangarrian oinarritzen dira, produkzioaren birkokatzean eta zirkuito laburretan eta, lan-baldintzak duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak babestean.

Elikadura burujabetza eta bestelako ekonomia alternatiboen alde lan egiten dugun hainbat eragilek FOOD COOP dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Dokumentalak munduko elkarlaneko supermerkatuen artean 2 esperientzia gerturatzen dizkigu. Eta solasaldian, Euskal Herrian martxan dauden antzeko hainbat proiektu aurkeztuko ditugu, bereziki Labore Bilbo.

Noiz: Ekainaren 20an, 18.30etan

Non: Aldabe Gizarte Etxean

Izena ematea ezinbestekoa da: zentzuzkontsumitu.gmail.com

Guk daukagu aldaketarako giltza eta orain da garaia! Zatoz!