“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.
Gasteizek bat egiten du ospakizun horrekin eta, Probintzia plazan eguerdiko 12:00etatik aurrera kafe-errota tradizionalekin ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioa egongo da. Plaza horretan bertan hainbat espazio eta jarduera izango dira bidezko merkataritzaren errealitate eta proposamenetara hurbiltzeko: ekojolasak eta haurrentzako lantegiak, musika emanaldiak, kaleko antzerkia, trukea, ipuin kontalariak, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketa, informazio gunea, bidezko txokolate jana eta Kale Gorrian taldearen kontzertua amaitzeko.