Site logo

Kontsumo arduratsuari buruzko hurrengo lantegiak Mendizorrotzako Eskolan

Zentzuz Kontsumituk pertsona guztien kontsumo arduratsua bultzatu nahi du gure eguneroko bizitzako arlo guztietan. Horretarako, zabalkundeko eta kontzientziazioko hainbat jarduera sustatzen eta egiten ditu hainbat kolektiborekin.

Urte batzuk badirela, Mendizorrotza-Egibide Ostalaritza Eskolako ikasgeletara joaten ari gara lantegiak ematera. Lantegion bidez nahi dugu ikasleek hausnarketa egin dezaten kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea erabiltzeko beharraz, nola beren bizitzetan hala beren lanbideen joeran, bestelako ekonomia-eredu zein bizitza-eredu batzuk sustatzearren.

Lantegietan bide ematen da gazteek proposamen zehatzak egin ditzaten, eredu iraunkorrago baterantz aurrera egiteko; esate baterako, tokiko eta sasoiko ekoizpenari gehiago egokitzen zaizkion menuak osatuz.

Eskolako lantegien egutegia duzue hemen:
ABENDUAK 3, ASTEARTEA: 8,15 – 10,05 h. Sukaldaritzako 1. mailarekin
ABENDUAK 3, ASTEARTEA: 11,25 – 13,15 h. Sukalde Zuzendaritzako 1. mailarekin.
ABENDUAK 5, OSTEGUNA: 8,15 – 10,05 h. Jatetxe Arloko 1. mailarekin