Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia

7 azaroa, 2013

ZENTZUZ KONTSUMITU partzuergotik “Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia” eguneratzen ari gara.

2010. urtean tresna praktiko eta erabilerraz hau argitaratu genuen, kontsumoak ingurumenean nahiz gizartean duen eraginak kezkatzen dituen pertsonei zuzenduta.

Kale-izendegi honetan ikus daiteke gure hiriko zein tokitan eros daitezkeen bertako produktuak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, bigarren eskukoak eta birziklatuak.

Ideia da poltsiko-formatuan ateratzea eta blogean daukagun mapa hobetzea.

Oraingo honetan ahalik eta osoena izatea gustatuko litzaiguke. Kontsumo kontziente eta arduratsuaren irizpideak betetzen dituen eta hemen agertzen ez den saltokiren bat ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zuen proposamenak ongi etorriak izango dira! Eskerrik asko!