Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Maiatzaren 15ean, Landatxo Gizarte Etxean, ‘Etxeko langileak eta zaintza lanak’ solasaldia

9 maiatza, 2019

Non daude etxeko langileak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeak? Atsedenik gabe lanean dabiltza, lan egoera txarrean, bortitzean eta ezegonkorrean, eskubiderik gabe, ikusezintasunean, migratu egin dutenak biziraunteko eta beste bizitza batzuei eusteko, haien jaioterrietan eta gure gizartean. Zaintzaren bitartez bizitzari eusten diote. Baina haien bizitza, nork eusten du?

Zaintza-kate Globala from Mugarik Gabe on Vimeo.

Aurkeztu dugun errealitatea ezagutu nahi baduzu, hurbildu zaitez maiatzaen 15ean Landatxo Gizarte Etxeko proiekzio aretora, 19:00etatik aurrera.

Amar (Alianza de mujeres atravesadas por el racismo) elkarteak gidatuko du solasaldia, eta Tita Godínezen eskutik ekonomia feministaren ikuspuntutik zaintza unibertsalen lekuaren inguruan hausnarketa egingo dugu. Zulema Cruzek Francisco Morazaneko (Honduras) soldatapean dauden etxeko langileen egoera erakutsiko digu. Eta, azkenik, Gasteizko eta Euskadiko etxeko langileen inguruan hitz egingo dugu.

Ekintza Zentzuz Kontsumituk antolatu du, Mundubat eta Amar elkarteen laguntzarekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude