Site logo

Otsailaren 24an, Zentzuz Sareko, Judimendiko tokiko eta bidezko saltokietatik ibilbide BERRIA egingo da.

‘Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu/Quédate en el barrio y consume lo justo’ da gure kanpainaren leloa. Honen bidez, Zentzuz Sarearen parte diren eta bidezko merkataritzaren edo kontsumo arduratsuaren irizpideetako bat betetzen duten saltokiei ikusgarritasuna eman nahi diegu.

Jarduera honen bidez, Gasteizko Judimendi auzoko Zentzuz Sarean – Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko dauden saltokiak auzokideei hurbildu nahi dizkiegu. Haiekin harreman zuzena izanik eta Bidezko Merkataritzak eta Kontsumo arduratsuak gure tokiko ekonomian duten garrantziaz hausnartuz.

Zentzuz Sarearen kale-izendegia hemen kontsulta dezakezu.

Ibildidea Judimendi

Oinezko ibilbidea izango da, eta Judizmendi auzoko hainbat dendatan egingo da bisita, hala nola:

• Medicus Mundi eta Bide Bidean. Bidezko Merkataritza.
• El remiendo alavés (por confirmar) Konponketa-merkataritza.
• Saski barazki. Produktu agroekologikoen saskiak.
• Amaya Digital. Gizarterartzeko merkataritza.
• Sukaldea. “Plaza de abastos” jatorrizko elikagaien salmenta.

Osasun-neurriak direla eta, izena ematea eskatzen dugu, eta taldeka banatuko da, betiere ibilbidearen egunean indarrean dagoen osasun-araudia betez.

Judizmendiko ibilbidea otsailaren 24an 11: 00-12: 00 izango da.

Informazio gehiago eta izena emateko: zentzuzkontsumitu@gmail.com edo 94528831 telefonora deituz.

ANIMA ZAITEZ!

Ordutegiarekin edo egunarekin arazoren bat baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, pertsona kopuru handia izen-ematen baduzue, bigarren ibilbide bat egitea proposatuko dugu.

Jarduera hau Gasteizko Udalaren Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren hitzarmenari esker egin daiteke. Kanpaina honen xehetasun guztiak Zentzuz-en sare sozialen eta webgunearen bidez ikus ditzakezue.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment