Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jan 10
“Emakumeen artean korapiloak sortzen” topaketaren laburpenaren bideoa

2019ko urriaren 20an, etxeko eta zaintza langile diren emakumeen lehenengo topaketak egin ziren Gasteizen “Emakumeen artean korapiloak sortzen”, Gasteizeko Udalak, Laia Eskolak eta Euskal Lankidetza Agentziak finantziatuta. Gune hau bultzatu duten elkarteak Gasteizeko zaintza sarea, Zentzuz Kontsumitu taldea eta Mundubat izan dira. Etxeko eta zaintza langile diren 80 emakume gerturatu ziren Sorgineneara elkarrekin topo egin, […]

Jan 01
Etxeko eta Zainketetako Emakumeen hausnarketak

2019ko urriaren 20an, Zentzuz Kontsumitu eta Mundubat erakundeek Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen Gasteizko I.Topaketa antolatu zuten Sorginenean. Langileek taldeka eta banaka partekatu zituzten euren bizipen eta esperientziak Arabako etxeko eta zainketetako lanaren inguruan. Hona hemen topaketaren bideoak, hainbat hausnarketarekin.

Dec 09
ZK-k Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak antolatutako Platikan parte hartuko du

Laster Gabonak dira, kontsumitzeko egun aproposak. Hori dela eta, Zure kontsumoak… nola alda dezake mundua?’ izeneko Platikan izango gara datorren abenduaren 12an, osteguna, Europa Biltzar Jauregian. Ekitza honetan, Adinekoentzako Zentro Soziokulturalak antolatuta, Zentzuz Kontsumituk eta Brenda Chávez-ek  hartuko dugu parte elkarrekin. Brenda Chávez jasangarritasunean eta kulturan espezializatutako kazetaria da eta Carros de Combateren-kidea.  

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: