Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Ekainean, Gasteiz Zero Zabor elkartetik Gasteizko I Hiri-Konpostaje Jardunaldiak antolatu ditu. Gai hau oso lotuta dago bizi dugun hondakinen problematikarekin eta jasangarritasunarekin. Konpostak materia organikoaren zikloen ixtea baimentzen du, eta aktore ezberdin asko lotu ditzake. Bilera, martxoaren 28an Gasteizko alde zaharreko auzo-elkartean (Gasteiz Txiki, Las Escuelas kalea 9), arratsaldeko 7etan burutuko da. Bertan Jardunaldien izaera […]
TTIParen moduko merkataritza askeko itunek Arabako lehen sektorean dituzten ondorioei buruzko jardunaldia Helburuak Europar Batasuna eta AEB negoziatzen ari diren Merkataritza eta Inbertsioetarako Itun Transatlantikoa (TTIP) ezagutzea. Arabako lehen sektorean, tokiko ekoizpenean, jatorri-deituretan, elikadura-burujabetzan… honen ondorioei buruz hausnartzea. Gai honen inguruko kezka duten talde, erakunde eta pertsona ekoizleen artean aliantzak sortzea. Norentzat Ekoizleak, nekazariak, […]
X0 Biderkatu kanpainaren bitartez, apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten dendak ikusgai bihurtu nahi dira; izan ere, denda horiek “Zeroz biderkatzen dituzte: genero-desberdintasunak, haurren esplotazioa, bidegabekeria eta ingurumenaren esplotazioa”. Denda ezberdinen zerrenda ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN Vitoria-Gasteizko 19 dendak bat egin dute Zeroz Biderkatu kanpainarekin. Kanpainaren helburu nagusia da apaletan bidezko merkataritzako produktuak dauzkaten establezimenduak […]