Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Jun 17
EKONOMIA SOLIDARIOAREN III.AZOKAREN MATERIAL GUZTIAK ZUEN ESKURA !

Azokaren planoa, egitaraua, kartela eta flyerra hemendik bertatik deskarga dezakezue. Zuen zain gaude!

May 29
EKONOMIA SOLIDARIOAREN III.AZOKA-2015EKO EKAINAK 20

Zertan datza? Ekonomia solidarioaren III. Azokak Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hurbilduko du Gasteizera. Merkatu hau irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duten ondasun eta zerbitzuz osaturiko ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare bat bezala ulertzen da. Sare hau, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundez, eta banakako kontsumitzaile eta kolektiboz osatua dago, […]

May 07
Dena prest Bidezko Merkataritzaren Eguna ospatzeko Gasteizen

“Haritik egin tira” da datorren larunbata, maiatzaren 9an ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren leloa. Jardunaldian, ehungintzako gaien ekoizpenaren atzean ezkutatzen diren bidegabekeriak salatuko dira. Ehungintza oso sektore indartsua da ekonomikoki, Espainian bakarrik, pertsona bakoitzak 437 euro gastatzen ditu arropetan urtero, eta modu argian erakusten du globalizazioak dituen ondorio negatiboak. Sektore honetan gainera, Giza Eskubide […]

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: