Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Sep 19
Nekazaritza Ekologikoaren Azoka Matxete Plazan

Urtero bezala, datorren larunbatean, urriaren 2an, ospatuko da Nekazaritza Ekologikoaren Azoka Matxete Plazan.  Zentzuz Kontsumitu-k gonbidatzen zaitu bizitatzera zure interesa izango delakoan. Matxeten denetarik aurkituko duzu; umeentzako tailerrak, hiriko baratzak, hazien aldaketa, produktuen erakusketa eta beste batzuk.

Sep 19
“No te consumas” antzerki lana, Gasteizen

Zentzuz Kontsumitu-k  Xucrut taldearen“No te consumas” antzerki-lana ikustera gonbidatzen zaitu. Lana honekin, artistek ikusleei egungo gizarte kontsumistaren inguruan gogoeta egiteko aukera eman nahi diete  Noiz: datorren azaroaren 28an Hegoalde Gizarte Etxean Gonbidapenak lortzeko: – medicusmundiren dendan, Pio XII 18. – “El 70” tabernan, Kutxi,  60. Ez gera ikusi gabe!!  (Antzerki-lana gasteleraz izango da)

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: