Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du. Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte […]
BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENETARA gonbidatzen zaituzte. Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Ba al dugu lortzerik elikadura osasuntsuagoa, ingurumena gehiago errespetatuko eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratuko dena? Besteak beste galdera horiei erantzuten saiatuko da ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideo-forum ekimena. HURRENGO HITZORDUA: URRIAREN 25ean, […]
A5 Elikadura topaketa Laudio(web) Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta Zentzuz Kontsumituk Zein ondorio ditu jaten dudana? jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldia Helburuak -Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko. -Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, […]
Zentzuz Kontsumituk eta REAS-ek “Erosketa publiko arduratsuko esperientziei buruzko topaketa” antolatu duten datorren 19an eta 20an Gasteizko Europa Gizarte Etxean. Jardunaldiak funtzionariei zuzenduta dago batipat, eta KPAKO politiken aplikazioari eta jarraipenari buruzko esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. 20an goiz osoa erabiliko da administrazio publikoetako pertsonal tekniko eta juridikoarentzako berariazko lan-espaziotzak esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko […]
Zentzuz Kontsumituk, Bioalik eta Bionekazaritzak ELIKADURA SUBIROTASUNAREN ALDEko ASTEAZKENen harira,datorren maiatzaren 31an, 19.00tik aurrera, Bioalaiko egoitzan (Txalaparta kalea, 23), Bizilurrek argitaratutako BIDE BERRIAK dokumentala proiektatuko dute. Ondoren,Unai Arangurenek, EHNE Bizkaia eta Vía Campesina-ko kideak “NOLA BERRESKURA DEZAKEGUN BERTAKO ELIKAGAIEKIN OSANSUNTSU ELIKATZEKO ESKUBIDEAz” hitz egingo du. Zaintza zerbitzua behar ezkero, aurretik eskatu behar da, helbide elektroniko […]
Zentzuz Kontsumituk kontratazio publiko arduratsuari buruzko 2-3 orduko oinarrizko prestakuntza antola du REAS Euskadirekin lankidetzan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin. Prestakuntza-jarduera hori maiatzaren 18an izango da eta erabat doakoa izango da. Azkenaldian, Vitoria-Gasteizko Udala interes handia agertzen ari da gai honen inguruan, sail arteko mailan. Hain zuzen ere, prestakuntza eta aholkularitza eskatu dituzte, eta uste dugu […]
Urtero bezala Arabako Bidezko Merkataritza elkarteek biztanleria arabarrari hurrengo larunbatean, maiatzaren 13an Florida parkean ospatuko diren sentsibilizazio ekintza ezberdinetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Maiatzaren 13an antolatu diren ekintzez gain, data honen inguruan eta Arabako beste herrialde batzuetan, hala-nola, Alegria-Dulantzi, Laudio eta Agurainen, bidezko merkataritzaren aldeko beste ekintza ugari programatu dira. “Arrazoiak ditugulako errebeldeak gara, […]
Dakizun bezala, 2017ko Uztailaren 15 eta 24 bitartean Derion –Bizkaia-, La Via Campesinaren VII Nazioarteko Konferentzia ospatuko da. Seminario ohian 500 pertsona elkartuko dira, baserritar, delegatu, instituzio, erakunde, komunikazio medio, unibertsitate esparruko pertsonak, itzultzaile… La Via Campesinak nazioarte mailan antolatzen dituen ekintza masibo guzti hauek ez dira posible, maila lokal eta internazionalean ehunka boluntarioek egiten […]
Bereziki administrazio publikoei zuzenduta dagoen espazioa aurkezten dugu, baita bestelako eragile sozial, ekonomiko eta politikoei, Politika publikoen bitartez ekonomia solidarioaren sustapenerako hainbat baliabide dituena. REAS Euskadik abiatutako proiektu bat, “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz” gida barneratzeaz gain, hainbat euskal zein nazioarteko mapeo eta ekimen, baliabide dokumentalak, aurkezpen eta estekak, etab. aurkezten dituena. http://espolitikak.eus/eu/hasiera/
Badakizu zertaz ari garen elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Ezagutzen duzu hura lortzen laguntzen duen alternatibaren bat? Pentsatu duzu inoiz zer egin dezakezun horretarako zure laguntza emateko?… Kezka baduzu nola elikatzen zaren eta kontsumitzen duzunaren atzetik zer dagoen…; zalantzan jartzen baduzu gaur egungo eredua eta garatzen lagundu nahi baduzu elikadura osasuntsuago bat, ingurumena gehiago errespetatzen duena eta […]