Eusko Jaurlaritzak iragarri du berdintasuneko politika sektorialak indartzeko asmoa duela, kontratazio publikoaren bidez. Aplikazio eremua EAEko sektore publiko guztia izango da, hau da, Administrazio Orokorra bera eta sektore publikoko erakundeak, eta kontratu guztiak barne hartzen ditu, obrak, hornidurak, zerbitzuak, eta abar kontratatzekoak, alegia. Gainera, emakumeen eta gizonen arteko lansari-diskriminaziorik ez egoteko kontratu-betebeharra ezartzen da. Kontratazio-organoek […]