Maiatzaren 14an Vitoria-Gasteizek bat egingo du Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren ospakizunarekin. Gasteiztar guztiek hainbat jarduera ireki izango dituzte Foru plazan, 11:00etatik 20:00etara. Jardunaldiari ekingo zaio kontsumo-alternatiben azokari hasiera emanez. Hainbat stand izango ditu, oso gai ezberdinekoak, besteak beste, banka etikoko ekimenak, energia berriztagarriaren kontsumoa, energia berriztagarrietan oinarritutako jokoak, artisautza, bigarren eskuko arropa, elikadura ekologikoa, telefonia […]