Site logo

Tag: Etxeko eta pertsonen zaintza lanen

Jun 11
“Zaintzaile migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” ikerketaren aurkezpena

Datorren asteartean, ekainak 22, Zentzuz sareak “Zaintzaile migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu. laster web-orri honetan kontsultatu ahal izango dena. Enarak Kooperatibak dinamizatutako Ikerketa-Ekintza Partehartzailea izan da, eta Zaintza-Kate Globalen arazoa aztertzen du Gasteizen. 2020an eta 2021ean, etxeko eta zaintzako 30 emakume langile etorkinek parte hartu dute elkarrizketetan eta eztabaida-taldeetan, eta migrazio-prozesuari buruz […]

Jan 01
Etxeko eta Zainketetako Emakumeen hausnarketak

2019ko urriaren 20an, Zentzuz Kontsumitu eta Mundubat erakundeek Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen Gasteizko I.Topaketa antolatu zuten Sorginenean. Langileek taldeka eta banaka partekatu zituzten euren bizipen eta esperientziak Arabako etxeko eta zainketetako lanaren inguruan. Hona hemen topaketaren bideoak, hainbat hausnarketarekin.

Jan 09
BIDEO LABURREN LEHIAKETA #IrauliGabonak

Esaten denez, Gabonak gehiegikerien garaia dira, eta hala da, planetan bizi garen pertsonen zati txiki batentzat bada ere: neurrigabeko bazkariak, gehiegizko afariak, edari kontsumo eta parranda ugari… Baina badira bestelako neurrigabekeriak ere: Kolonien iragarki matxistak. Neurrigabeko kaleetako Gabonetako argiak. Gehiegizko orduak zentro komertzialetan bueltaka. Gehiegizko langostino jana Urtezahar gauean. Ama eta amonaren sukaldeko lan-karga handia, […]