Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

“Zaintzaile migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” ikerketaren aurkezpena

11 ekaina, 2021

Datorren asteartean, ekainak 22, Zentzuz sareak “Zaintzaile migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditu. laster web-orri honetan kontsultatu ahal izango dena. Enarak Kooperatibak dinamizatutako Ikerketa-Ekintza Partehartzailea izan da, eta Zaintza-Kate Globalen arazoa aztertzen du Gasteizen.

2020an eta 2021ean, etxeko eta zaintzako 30 emakume langile etorkinek parte hartu dute elkarrizketetan eta eztabaida-taldeetan, eta migrazio-prozesuari buruz hitz egin eta esperientziak partekatu ahal izan dituzte. Espazio horiei esker, kontzientzia hartu ahal izan dute, elkarrengandik ikasi eta ahalduntze prozesua sendotu, langile eta herritar gisa dituzten eskubideak aldarrikatzeko.

Ikerketa bera aurkezteaz gain, hilaren 22ko ekitaldian, bi emakumek parte hartuko dute. Alde batetik Amaia Pérez Orozco, XXK Kolektiboko kidea eta zainketen ekonomiaren arloko aditua dena. Bestetik, Yola Mamani, Boliviako ekintzailea, youtuberra (Chola Bocona) eta etxeko langilea.

Aurkezpena Villasuso Jauregian izango da, ekainaren 22an, asteartea, 17:00etatik 20:00etara, eta sarrera librea izango da leku-kopurua bete arte. Zure lekua ziurtatzeko, idatzi mezu elektroniko bat tania@mugarikgabe.org helbidera.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude