Datorren igandean, hilaren 23an, baratzezaintza eta nekazaritza ekologikoaren inguruko jarduerez gain izango da Urarteko baratzeen ingurua, Abetxukun. Batetik, Gasteizko hiri-baratzeen hogeigarren urteurrena ospatuko da, jende ororentzako irekitako festa batekin. Lantegi, musika-ekitaldi eta bisitaldien osagarri, Elikaduraren XII. Gizarte Topaketa egingo da. Beste urte batez, Elikaduraren Gizarte Topaketak aukera emango digu elikadurari jatorritik hurbiltzeko, hainbat jardueraren bitartez. […]