Gasteizek saltoki txiki asko ditu planetarekiko eta pertsonekiko errespetuarekin konprometituta, eta Bidezko Merkataritzaren, produktuen bizitza erabilgarria luzatzearen, hondakinak eta plastikoen erabilera murriztearen, agroekologiaren eta abarren aldeko apustua egiten dute. Establezimendu horiek Gorbeiako zonaldean ere badaude. Baina, ezagutzen ditugu? Badakigu zer eta nor dagoen denda horien atzean? Galdera horri eta beste batzuei erantzuteko, Zentzuzetik bisita gidatu […]