Bidezko Merkataritzako produktuen fakturazioa % 53 ere igo da 2018an Espainiako estatu guztian, 77’8 milioi eurora iritsita. Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundeak eman du datua, “Bidezko merkataritza Espainian, 2018” txostenean. Hazkunde horren arrazoitzat eman du Fairtrade ziurtagiria duten hainbat enpresaren produktuak sartu izana. Supermerkatuak dira bidezko merkataritza kontsumitzen den gune nagusiak, eta salmenten % 66’5 eragiten […]