Site logo

Tag: tokiko merkataritza

Nov 27

Gasteizek saltoki txiki asko ditu planetarekiko eta pertsonekiko errespetuarekin konprometituta, eta Bidezko Merkataritzaren, produktuen bizitza erabilgarria luzatzearen, hondakinak eta plastikoen erabilera murriztearen, agroekologiaren eta abarren aldeko apustua egiten dute. Establezimendu horiek Gorbeiako zonaldean ere badaude. Baina, ezagutzen ditugu? Badakigu zer eta nor dagoen denda horien atzean? Galdera horri eta beste batzuei erantzuteko, Zentzuzetik bisita gidatu […]

Jul 29
Zaramagak kontsumo arduratsuaren aldeko ibilbide antzeztuak inauguratu ditu

Gasteizen giza eskubideekin eta planetarekin konprometitutako tokiko merkataritza dago. Establezimendu horiek Zaramaga auzoan ere badaude, gure ingurunea errespetatzen duten negozio-eredu jasangarrien alde egiten dute, eta ekoizleen lan-eskubideak defendatzen dituzte, bai hemen, bai beste lurralde eta herrialde batzuetan. Joan den uztailaren 26an, Zaramagak bisita gidatu antzeztua egin zuen, Zentzuzek Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta Pánico Escénico-ren eskutik, […]

Dec 31
San Martinen kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren aldeko apustua

Abenduan, Zentzuzek hainbat jarduera jarri ditu abian Gasteizko herritarrak gure kontsumo-ohiturekin, bai gugan, bai beste pertsona batzuen bizitzan edo ingurumenean, sor ditzakegun eragin positiboen inguruan sentsibilizatzeko. Abenduaren 10ean sukaldaritza ekojustuko tailerra antolatu genuen Mamian, eta menu oso bat prestatu genuen bertako produktua, produktu ekologikoa eta bidezko merkataritzakoa erabiliz, Marta Franciscoren eskutik.   Gainera, abenduaren 9an, BIZAN […]

  • Berriak