Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

San Martinen kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren aldeko apustua

31 abendua, 2021

Abenduan, Zentzuzek hainbat jarduera jarri ditu abian Gasteizko herritarrak gure kontsumo-ohiturekin, bai gugan, bai beste pertsona batzuen bizitzan edo ingurumenean, sor ditzakegun eragin positiboen inguruan sentsibilizatzeko.

Abenduaren 10ean sukaldaritza ekojustuko tailerra antolatu genuen Mamian, eta menu oso bat prestatu genuen bertako produktua, produktu ekologikoa eta bidezko merkataritzakoa erabiliz, Marta Franciscoren eskutik.

 

Gainera, abenduaren 9an, BIZAN San Martinen etiketak irakurtzeko tailerra egin zen. Elikagaien etiketek osagaiei buruzko informazioa ematen dute: kaloria, kantitatea, pisu osoa, produktuaren jatorria, banatzailea eta/edo ekoizlea, iraungitze-data, erabiltzeko moduak eta elikagaien nutrizio-datuak. Ondo irakurtzeak eta behar bezala interpretatzeak laguntzen digu kontsumitzen ditugun produktuak aukeratzen. Horrela, gure beharretara eta nahietara egokitzen diren elikagaiak aukeratu ahal izango ditugu, eta, gainera, gure kontsumoak bestelako ondorioak (sozialak edo ingurumenekoak) dituen jakingo dugu.

Eta abenduaren 14an bisita gidatu bat egin genuen auzoan zehar. Bertan, hurbileko merkataritzaren, elkartasunaren edo ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egiten duten San Martin auzoko eta inguruetako 3 establezimendu ezagutu genituen: EKOBIZI (Antso Jakituna, 29), Argain Herboristeria (Tomás Zumarraga Dohatsua, 27) eta 4eco (Tomas Zumarraga Dohatsua, 74). Gainera, auzoan dauden beste establezimendu batzuk ezagutzera emateko aukera izan genuen, pertsonen eta planetaren eskubideak errespetatzen dituen bestelako eredu ekonomiko baten alde egiten dutenak.

Establezimendu horiek guztiak, gainera, MapaZentzuz tresnaren parte dira. Tresna horrek kontsumo arduratsuarekin konprometituta dauden eta gutxienez Mapa honetako gizarte- edo ingurumen-irizpideetako bat betetzen duten saltokiak, enpresak, merkatuak edo elkarteak biltzen ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude