UAGA-AGA elkarteak urtearen lehenengo nekazaritza azoka gardena antolatzen du, gure gizartean bertako produktuak ezagutarazteko eta beren kontsumoa sustatzeko asmoz.
Azokan, lurraldeko patata izango da protagonista eta 25 kg-ko zaku 10 euroan salduko da. Era berean, beste jarduera batzuk izango dira: tokian tokiko produktuen dastaketa Show-Food-en eskutik, produktuak egiteko erakustaldia edo baserri puzgarri bat txikienentzat, besteak beste.
Azokako postuetan zuzenean salduko dira Arabako ustiapenetan ekoizten diren produktuak: lekaleak, barazkiak, hestebeteak, Idiazabal gazta, eztia, ogia, txakolina, garagardoa, etab. Baratzetik mahaira, bitartekorik gabe.
Lekua
Urrezko Zeledoien plaza (Correos parean)
Antolatzailea
Arabako Nekazarien Elkartea, UAGA-AGA S. Coop.