Zentzuz Kontsumituk kontratazio publiko arduratsuari buruzko 2-3 orduko oinarrizko prestakuntza antola du REAS Euskadirekin lankidetzan eta Vitoria-Gasteizko Udalaren finantzaketarekin. Prestakuntza-jarduera hori maiatzaren 18an izango da eta erabat doakoa izango da.
Azkenaldian, Vitoria-Gasteizko Udala interes handia agertzen ari da gai honen inguruan, sail arteko mailan. Hain zuzen ere, prestakuntza eta aholkularitza eskatu dituzte, eta uste dugu koiuntura hori aukera bat izan daitekeela ekonomia sozial eta solidarioko enpresak esparru horretan sartu ahal izateko.
Erosketa publiko arduratsuaz atontzen ari garen oinarrizko prestakuntza gehienbat praktikoa izango da; hori dela eta, Vitoria-Gasteizko Udalak Kontratazio Gizartearekiko Arduratsua eta Jasangarria Egiteko Jarraibidea azaldu, ezagutarazi eta ulertaraziko da. REAS Euskadik emango du prestakuntza eta, gure ustez, zuen interesekoa izan daiteke, tresna eta ezaguera gehiago izan ditzazuen, kontratazio-eskaintza publikoan sartu ahal izateko.
Programa 2-3 ordukoa da, goizeko ordutegian:
· Erreferentziazko legedia.
· Eremuak: laneratze eta gizarteratzea; emakumeen eta gizonen berdintasuna; enpleguaren eta lan-baldintzen kalitatea; bidezko merkataritza, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta ekonomia sozialeko erakundeak; justizia eta gardentasun fiskala; ekonomia sozial eta solidarioaren sustapena…
· Klausula sozialak sartzeko aukerak, prozeduraren fasearen arabera: kontratu erreserbatuak; kontratuaren objektua; esleitzeko irizpideak; lehentasun-irizpidea; gauzatzeko baldintzak.
· Jada aplikatutako zenbait baldintza-agiriren adibideak.
· #contrataresponsable kanpainaren eta webgunearen aurkezpena.
NON: San Vicente Paulekoaren, Z.10. Gasteiz.
NOIZ: MAIATZAREN 18AN. 10.00etan
IZENA EMATEKO: vitoria-gasteiz@setem.org