Zeroz biderkatu kanpainak Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea aurkeztu du. Gasteizko 14 saltokik bat egin dute ekimen horrekin eta, orain, bidezko merkataritzaren alde egiteak saria izango du.
Izan ere, establezimenduotako edozeinetan bidezko merkataritzako produktuak erosten dituztenek txartel bat jasoko dute trukean, zigilu batekin. Hala, erosleak, abenduaren 16a baino lehenago bi lokalen zigilua lortuz gero, produktuz betetako hiru saskiren zozketan sartuko dira. Parte hartzeko, nahikoa izango da saltoki bakoitzean jarriko den kutxan bi zigiluak eta harremanetarako datuak sartzea. Zozketa abenduaren 21ean egingo da.
Animatu parte-hartzera eta gabonetako lehenengo oparia izan ahalko duzu! Eskatu zigilua ondoko establezimenduetan:
Tierra Viva – San Francisco, 22
Setem Hego Haizea – San Vicente de Paul, 10
Centro Naturista Sarasua – Los Herran, 45
Medicus Mundi Araba – Pio XII, 18
Bide Bidean – Fueros, 16
Uagalur – Plaza de Abastos
Sandaili Tienda-Estudio de té – Correría, 143
Restaurante Benganbai – Badaya, 17
Mamia – Pintor Díaz de Olano, 11-13
Bioalai – Txalaparta, 19-23
Zelai Alai – Donostia, 60
Sanum Market – Plaza de la Unión, 2
Cestas Urbide – Venta de la Estrella 6, Pabellón 1
Obrador Elizaurre – Pariza (Treviño)