Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Arabako baliabideen gida

18 iraila, 2012

Kontsumo kontziente eta arduratsurako gida aurkezten dizuegu, Arabako elkarteentzakoa. Gasteizen kontsumo-eredu nagusitik aparteko beste aukera bat osatzen duten ekimen eta enpresa zein denda txiki batzuk dauzkazu gida honetan. Gida gonbidapen bat da kontsumitu ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta gure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko hurbilen ditugun baliabideak ezagut ditzagun. Atal bakoitzean aukera eskuragarri eta hurbilak topatuko dituzu, beste kontsumo bat posible dela frogatzen dutenak.