Hemen, irakasleentzat egindako kontsumoari buruzko aurkezpen bat eskaintzen dizuegu. Ikasgeletan gai hori landu nahi duten irakasleentzat lagungarri izatea da materialaren helburua.
Ondoren, Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsuari buruz prestatu duen aurkezpena eskaintzen dizuegu. Informazioaren aldetik zein, aldi berean, alde jolasgarritik gai hori landu nahi duten gazte-taldeentzat egina da bereziki.
Helios lanerako zentroak kontsumo arduratsuaren altxorraren bilaketa jarraitu du. Otsailaren 22an, zentro horretako erabiltzaileek, hango irakasleekin eta Medicusmundiko boluntarioekin batera, gure eguneroko kontsumo-ohituren inguruan hausnarketa egiteko beste lantegi batean parte hartu zuten. Lantegia egin zen aurrekoan bezala, gure bizitzako praktiketatik pertsonen eskubideak eta ingurumena errespetatzen ez dituztenak baztertzea zen helburua. Eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzeagatik, […]
Zentzuz Kontsumituk lanean jarraitzen du gure hirian kontsumo-eredu berria zabaltzeko. Oraingoan, Toki Eder ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. ikasmailako ikasleek parte hartu zuten kontsumo arduratsua deritzon altxor handi hori bilatzeko lantegietan. Jardueran, parte-hartzaileek beren eguneroko ohitura batzuk aztertu zituzten, eta hausnarketa egin zuten haien ezaugarrien inguruan eta ingurumenari zein pertsona guztien eskubideei erakusten dieten errespetuaren inguruan.