Txanotxoren saskia ikusi genuenok eztabaidan aritu ginen gure kontsumoaren ondorioez, baina, gainera, kontzeptu batzuk ikasi ditugu, hala nola elikadura-subiranotasuna, bidezko merkataritza, transnazionala, kooperatiba, ekologikoa, transgenikoak, kontsumo-taldeak, saskia… Stevia izeneko landare miresgarri horren iraultza gozoa ezagutu dugu, eta nahi dugu “iturburuaren bila abiatu, eta ez taldeari jarraitu”. Horregatik, eztabaidatzeko gida bat egiten ari gara, zuen ekarpenekin […]