Site logo

Month: September 2019

Sep 30
Haziak berreskuratzea, funtsezkoa elikadura-burujabetzarako

Zentzuz Kontsumitu Euskal Herriko Hazien Sarearekin lankidetzan aritzen da, elikadura-burujabetzaren alde egiten duen apustuaren barruan. Erakunde hori bioaniztasuna bermatzeko lan egiten du, hazi autoktonoak berreskuratuz. Badira datu batzuk, lan horren garrantzia agerian uzten dutenak. Araban, azken hamarkadetan labore-espezie eta -barietateen % 75 galdu da. Hala eta guztiz ere, sareak lortu du 1.400 fruta-arbola eta 500-600 […]

Sep 30
Europako topaketa: “Elikadura-burujabetza, erantzun bat krisiari”

Abuztuan, Kreims hirian (Austria), “Nyeleni Europa 2011” Elikadura Burujabetzaren aldeko Europako Foroa izan zen, elikadura-burujabetzaren aldeko aliantzak sortzeko helburua duen foro bat, hain zuzen. Kreimsen 400 pertsona bildu ziren, 34 herrialdetakoak, gizarte zibileko eta mugimendu sozialetako 120 antolakunde ordezkaturik. Espainiako estatutik, 22 pertsona joan ziren, Landa Plataforman elkartutako hainbat erakundetakoak (nekazaritzakoak, ekologistak, kontsumitzaileenak eta/edo lankidetzakoak) […]

Sep 29
Ekonomia feminista, beste erakunde-eredu baterantz

REAS-Euskadik iraileko 5, 6 eta 7an Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Feministako Katedrak antolatutako Ekonomia Feministaren VI. Kongresuan parte hartu zuen, Paradigma feminista eta bizitzaren aldeko bidezko aldaketak eraikiz izenburupean. REAS Euskadi aspaldi ari da hainbat ekimenetan lanean «bizitzaren zerbitzura, eta ez kapitalaren eta mozkinaren zerbitzura, dauden ekonomiak» eraikitzeko eta «bizitza [erakundeen] erdigunean kokatzeko»; horretarako, Ekonomia Feminista […]

Sep 27
Bidezko merkataritzako salmentak % 53 hazi dira, baina behera egiten dute denda txikietan

Bidezko Merkataritzako produktuen fakturazioa % 53 ere igo da 2018an Espainiako estatu guztian, 77’8 milioi eurora iritsita. Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundeak eman du datua, “Bidezko merkataritza Espainian, 2018” txostenean. Hazkunde horren arrazoitzat eman du Fairtrade ziurtagiria duten hainbat enpresaren produktuak sartu izana. Supermerkatuak dira bidezko merkataritza kontsumitzen den gune nagusiak, eta salmenten % 66’5 eragiten […]

Sep 23
Aurkezpena: ‘Kontratazio publikoan klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak sartzeko gida praktikoa’

Zentzuz Kontsumituk Klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak sartzeko gida praktikoa argitaratu du. Santiago Lesmes Zabalegui adituak prestatutako tresna bat da, administrazio publikoko ardura politiko edo tekniko batetik, kontratazio horretarako baldintza-agiriak prestatu behar dituztenentzat baliagarria izateko xedea duena. Irailaren 19an, Montehermoso Kulturunean jardunaldi bat egin zen kontratazio publiko arduratsuari buruz, administrazio publikoko teknikariei zuzendua, eta han […]

Sep 19
Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa

Zentzuz Kontsumituk Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa argitaratu du. Gida hau kontratzaio prozedura hasteko ardura duten teknikariei eta kargu publikodunei zuzenduta dago, batez ere. Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, Barne Produktu gordinaren %18,5 da. Dudarik Gabe, kopuru ekonomiko handia da eta horren ondorioz erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak direla esan dezakegu. Nazio Batuek onartutako […]

Sep 09
Datorren larunbatean hurbildu zaitez Nekazaritzako 20. Azoka Gardenera!

UAGA eta AGA S. Coop-en eskutik jaio zen ekimenak gure iguruneko produktuen kontsumoa sustatu nahi du gizartean. Datorren larunbatean, irailak 14, Urrezko Zeledonen plazan ospatuko da Nekazaritzako 20. Azoka Gardena, 10:30etatik 14:00etara. Hurbiltzen garenok gure probintzian aurki ditzakegun produktuak ezagutzeko eta zuzenean erosteko aukera izango dugu. 20 saltokik Arabako produktuak eskainiko dituzte, hala nola, barazkiak, lekak, […]

Sep 02
Erosketa Publiko Arduratsuari buruzko jardunaldia

Datorren irailaren 19an Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean abiatuko dugun jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, Santiago Lesmes Zabaleguik egindako Erosketa Publiko Arduratsuko gida praktikoa ezagutaraziko dugu. Plazaratu berri dugun Gida Praktikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu, Erosketa Publiko Arduratsurako irekitzen diren aukera handien inguruan eguneratzeko, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu beharko baitira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak, gardentasuna bermatzeko neurriak, ekonomia […]