Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Ekonomia feminista, beste erakunde-eredu baterantz

29 iraila, 2019

REAS-Euskadik iraileko 5, 6 eta 7an Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Feministako Katedrak antolatutako Ekonomia Feministaren VI. Kongresuan parte hartu zuen, Paradigma feminista eta bizitzaren aldeko bidezko aldaketak eraikiz izenburupean.

REAS Euskadi aspaldi ari da hainbat ekimenetan lanean «bizitzaren zerbitzura, eta ez kapitalaren eta mozkinaren zerbitzura, dauden ekonomiak» eraikitzeko eta «bizitza [erakundeen] erdigunean kokatzeko»; horretarako, Ekonomia Feminista eta feminismoak lantzen ari diren gakoak gehitu behar dira.

Kongresuko gaien artean, honako hauetan parte hartu zuen: 1) zaintza; 2) neoliberalismoa desmuntatzen; 3) ekofeminismoa eta premiazkotasuna klima-aldaketaren aurrean; 4) politika publikoak; 5) genero-ikuspegiarekiko aurrekontuak, eta 6) erresistentzia feministak eta aldaketarako estrategiak.

Beste ekarpen batzuen artean, Ekonomia Solidarioaren Paperen azkena, 6. zenbakia, aurkeztu zuen: “Sortu, zaindu, bizi: praktika feministak ekonomia solidarioko erakundeetan”. Zenbaki horretan, Ekonomia Sozial eta Solidarioak erabiltzen dituen zenbait tresna eta dispositibo aurkezten dira –zeinek bere norainokoa duela– beste nortasun eta gauzak egiteko beste modu batzuen araberako erakundeak eraikitzeko helburuz.

Kongresu horretaz nahiz REASen ekarpenez gehiago jakiteko, klik egin hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.