Pasaden urriaren 20an Gasteizen burutu zen lehenengo ‘Emakumeon artean korapiloak eraikitzen’ Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen topaketaren argazkien laburpena uzten dizuegu. 70 emakumek baino gehiago parte hartu zuten Sorginenan garatu zen ekimenean, Zentzuz Kontsumituk eta Mundubatek antolatuta, Gasteizko Zaintza Sarearen laguntzarekin. Berehala topaketaren informazio gehiago eta ondorioak eskainiko dizkizuegu.
Zer da elikadura-burujabetza? Nola eraikitzen da? Zer inpaktu du alternatiba horrek gure ingurunean eta Hegoaldeko herrialdeetan? Zer inpaktu du pertsonengan eta ingurumenean? Galdera horiek zein beste batzuk sortu ziren Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio batean, urriaren 16an, asteazkena, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko areto nagusian. Nutrizio eta Farmaziako ikasle-irakasleak nahiz Esperientziaren Ikasgeletako ikasleak –60 lagun […]
Datorren urriaren 20an Gasteizko emakumeen etxean, Sorginenean, goizeko 9.30etatik aurrera Gasteizko Zaintza Sareak (hainbat elkarateen sarea dena), Zentzuz Kontsumitu-k eta Mundubat-ek sustatutako etxeko lanak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeen topaketa garatuko da. Orain arte horrelako ekimenarik ez da garatu gure hirian. 50 emakume baino gehiagok parte hartzea espero dugu, 3 gaien inguruan hausnarketa egiteko: Gure inguruan eta […]
Ez dago aitzakia gehiagorik. Kontsumo arduratsua egin nahi dugunok gero eta errazago daukagu. Aldez, Gasteizko Zabaltegi Floridan aurkeztu dugun tresnari esker: Vitoria-Gasteizko kale-izendegi arduratsuaren aplikazio mugikorra. Kale-izendegia bazegoen lehendik, baina erabat berritu da, eta badu ideia argi bat: kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna bat da. Aurkezpenean gogorarazi genuenez, “gure eguneroko erosketen bidez, egungo ekonomia- eta merkataritza-eredu […]