Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Oct 18
Hemen eta han, feministak, baserritarrak eta elikadura burujabetzaren aldeko borrokalariak. Paraguai eta Euskadiko emakume baserritarren arteko elkarrizketak, datorren Urriaren 24an Bioalai egoitzan

Hemen eta han, feministak, baserritarrak eta elikadura burujabetzaren aldeko borrokalariak. Paraguai eta Euskadiko emakume baserritarren arteko elkarrizketak lelopean,  Astezkenak  Elikadura Subiranotasunaren Aldeko saioa Urriaren 24an ospatuko dugu.  Parte-hartzaileak: Belén Romero, Paraguay-ko  Mujeres Campesinas e Indígenas Conamuri elkarteko kidea Mila Madinabeitia: Baserritara. Ugala kooperatiboaen kidea Lekua: Bioali egoitzan (Txalaparta, 23) Eguna: Urriaren 24an Ordua: 19.00etan  

Oct 03
Panorama berria Erosketa Publiko Arduratsuan

Zentzuz Kontsumitu partzuergoak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du Vitoria-Gasteiz erreferentziazko hiria bihurtzeko helburuarekin, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile bat oinarritzat duen eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jartzen duen ekonomia sozial eta solidarioko ereduari dagokionez. Esparru horretan, duela urte batzuk, Erosketa Publiko Arduratsua lantzeko apustu bat egin genuen, gure ustez tresna ahaltsua zelako administrazio publikoaren […]

Oct 02
Bionekaraba, nekazaritza ekologiko azoka, datorren urriaren 6an Foru Plazan

Datorren urriaren 6an Bionekazaraba, Azoka ekologikoa Gasteizko Foru Plazan ospatuko da.  Bertan ekoiztutako elikagaiaz gain, jakiak, arropa, artisautza eta tailerrak izango dira Bionekazaritzak antolatutako azoka honetan. Gonbidatuta zaudete!!

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: