Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Kontsumo kontziente eta arduratsurako gida aurkezten dizuegu, Arabako elkarteentzakoa. Gasteizen kontsumo-eredu nagusitik aparteko beste aukera bat osatzen duten ekimen eta enpresa zein denda txiki batzuk dauzkazu gida honetan. Gida gonbidapen bat da kontsumitu ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta gure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko hurbilen ditugun baliabideak ezagut ditzagun. Atal […]