Site logo

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea

VITORIA - GASTEIZ

Hiri berri bat ezagutu

Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizeamedicusmundi Araba eta Bide Bidean.

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak

Azken Berriak

Ez galdu ezer

Dec 18
Negua heldu, eta ama lurrak produktu hauek uzten dizkigu

Bruselaza deitu arren, hemen hazten diren azak dira, patata, eskarola edo babarrunak bezBruselaza deitu arren, hemen hazten diren azak dira, patata, eskarola edo babarrunak bezala. Mahai-zapi hau partekatzen dugu, geure mahaietan egon dadin, sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak diren produktuak kontsumitzen baldin baditugu, eskualde bakoitzak biztanleak elikatzeko behar den nekazaritza gara dezan laguntzen dugulako. Horrela, produktu […]

Nov 23
Kontsumo arduratsuari buruz Iudari elkarteak antolaturiko lantegi batean parte hartu du Zentzuz Kontsumituk

Iudari elkartearen gonbidapenez, Zentzuz Kontsumituk urtarrilaren 28an kontsumo arduratsuari buruzko lantegi batean parte hartu zuen, Trebiñuko Udalaren lokaletan. Kultura-elkarte horrek antolaturiko proposamenaren helburua zen kontsumo kontziente eta arduratsuaren zenbait alderdi orokorri buruz hausnarketa egitera bultzatzea eta enklabean kontsumo-talde bat antolatzeko aukeraz eztabaidatzea. Zentzuz Kontsumituk lantegiaren lehen atalaz arduratu zen. Aurkezpen orokor baten ondoren, powerpoint baten […]

Oct 09
Bideo-ipuina Txanotxoren Saskia

Bazen behin Gasteizen Txanotxu. Bazen bere ama, hirukoitz jardunaldiagatik ez zuena denbora ezertarako. Bazen Apirilaren 22a, Amalurraren eguna eta amonaren urtebetzea. Bazen Kaberna, publizitate faltsuko baso bat. Bazen kontsumoaren otsoa. Bazen amonaren jakintza. Bazen amonaren lagun eta aliatua. Bazen kooperatiba bat non elikadura subiranotasuna eta bidezko merkataritza Txanotxoren saskian bildu ziren.

Laguntzaileak:

Finantzatzailea: