Site logo

Vía Campesinak boluntarioak behar ditu bere VII. Konferentziarako

vía campesina

Dakizun bezala, 2017ko Uztailaren 15 eta 24 bitartean Derion –Bizkaia-, La Via Campesinaren VII Nazioarteko Konferentzia ospatuko da. Seminario ohian 500 pertsona elkartuko dira, baserritar, delegatu, instituzio, erakunde, komunikazio medio, unibertsitate esparruko pertsonak, itzultzaile…
La Via Campesinak nazioarte mailan antolatzen dituen ekintza masibo guzti hauek ez dira posible, maila lokal eta internazionalean ehunka boluntarioek egiten duten lanagatik ez balitz (itzulpengintza, logistika, erregistroa, elikadura, apainketak, etab.)
Hau dela eta, zure laguntza eta kolaborazioa eskatzen dizugu, bai pertsona zein erakunde moduan, gure antolakuntza, politika eta logistika erronka handi hau aurrera eramatea posible egiteko.
Zenbait argibide praktiko:
• Mezu honetan bi esteka dituzu (EUSK eta CAST) boluntario gisa apuntatu ahal izateko.
• Nahi izanez gero, baduzu aukera atxikitutako *pdf.a betetzeko eta eskaneatuta berriz guri itzultzeko helbide honetara: viikonflvc2017@gmail.com
• Konferentzia baino lehenagoko egunetan (Uztailaren 10-15) eta ondorengoetan (U.25-26) ere badira milaka lan bete beharrekoak, zeinetan zuen laguntza ere ezinbestekoa den. Estekatutako edo atxikitako inskripzio orrietan bada aukera egun hauetarako apuntatzeko ere. Egun hauetarako apuntatuz gero, lehen bait lehen jarriko ginateke harremanetan telefono honen bidez: 610 170 846 (Oskar).
• Ez dira Konferentzia gunerako garraioak ezta ostatua ordainduko (ez dago ere bertan ezta inguruan kanpin denda jartzeko aukerarik).
• Boluntario gisa etorriko direnek bazkaria edo afaria izango dute (biak egun osoko lanaldian etorriz gero).
Eskerrik asko guztiei zuen laguntasunagatik! Derion elkartuko gara!!
Oharra: VII. Konferentziako behin Programa LVCa atxikitzen dizuegu.