Site logo

Dame Veneno kanpainaren aurkezpena Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren alde jardunaldian

miercolesABRIL

 

 

Datorren apirilaren 25ean, Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren alde ekitaldian “Dame Veneno” kanpainaren izango da, Bioali egoitzan (Txalaparta, 23), 19.00tik aurrera.

Ekitaldi hau Bionekazaritzak, Bioalai erakundeak eta Zentzuz Kontsumituk antolatzen dute.

Egunoroko Elikadura eta osasuna gaur egungo mundu globalizatuko hainbat dilema zientifikoa eta social curriculuam txertatzeko sarbideak dira. Hauek dira, esaterako, dilema horietako batzuk: munduan obesitatea eta azpinutrizioa daude, aldi berean, eta pruduzitutako elikagaien %30 botatzen da; gure elikagaiek milaka kilometro bidaiatzen dira, klima aldaketa larriagotuz; elikagaiak produzitzen dituzten pertsonek errenta baxuak dituzte eta nekazaritza eta landa eremuko bioaniztasun ekologikoa eta kultura ez dira behar bezala baloratzen

Dame Veneno, viaje al centro de la alimentación que nos enferma ikerketak honako hau salatzen du: interes pribatuen menpe dagoen merkatu batek elikadura sistemaren manipulatu eta bereganatu du. Hala, merkatu horrek elikadura sistema herritarron onetik eta osasunetik urrundu eta naturatik eta lurraldeko balore kulturaletatik deskonektatu da.

Horren aurrean, Elikadura Burujabetzatik gure burua elikatzeko bidezkoagoak, osasungarriagoak eta iraunkorragoak diren alternatibak esploratu behar ditugu.