Egunero 91.000 ikaslek jaten dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan. 2000. urtetik, egun indarrean dagoen araudia martxan jarri zenetik (2000ko martxoaren 1eko agindua), 10.000 jankidetik egungo 90.000ra pasatu gara,90 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin ikasturteko (familien eta Eusko Jaurlaritzaren aportazioak).
Zerbitzuak halako bolumen handia izan arren,gaur egunera arte ez zaie egin gogobetetze inkestarik familiei. Eusko Jaurlaritzak auditoretza bat egiten du urtero eta inkesta bat pasatzen dio jantokiko arduradunari (ikastetxeko irakasle bat). Hala eta guztiz ere, orokortu egin dira zerbitzuari buruzko kexak, egungo ereduak eskola-komunitateak ez dituela asebetetzen erakutsiz. Hori dela eta, familiei zuzendutako asebetetze inkesta bat egin du
EHIGEk.
Inkestaren emaitzak irakurri nahi baduzu, sakatu
hemen