Zentzuz Kontsumituk Bizilurrek bultzatutako mapa bisitatzera gonbidatzen zaituzte. Mapa hau elikadura burujabetza lurraldeko eraldaketa politiko ikuspegiaren inguruko ikasketa eta hausnarketa kolektibo baten ondorio izan da. Elikadura eskubide eta eraldaketarako motor gisa irudikatzen du Bizilurrek eta ingurumen eta sozial-sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago bat sustatu ahal duela uste du, bizitza erdigunean jarriko duena.
Gainera, lurraldea eta bertakoa bide estrategiko bezala ulertzen ditu eskubideak lortzeko alternatibak eraikitzerako orduan. Bertako izaeran aurkitzen du autonomia gehiago, non gure sistema agroekologikoak ezarri eta bertako egoerara egokituko diren, harremanak eta kolektibotasuna indartuz.
Informazio gehiago nahi baduzu: http://politikak-elikatzen.bizilur.eus/eu/proiektua/