Esaten denez, Gabonak gehiegikerien garaia dira, eta hala da, planetan bizi garen pertsonen zati txiki batentzat bada ere: neurrigabeko bazkariak, gehiegizko afariak, edari kontsumo eta parranda ugari…
Baina badira bestelako neurrigabekeriak ere:
Ez diezazutela ziria sartu! Hartu zure kamera edota sakelakoa eta bideo bidez kritikatu, salatu, parodia bilakatu edo barre egin gehiegikeria horietako baten edo bestelako neurrigabekerien aurrean; eta planteatu aldaketak, alternatibak edo proposamenak gure bizitzak jasangarriagoak izan daitezen.
Hona zenbait ideia: Kontsumoa edo energia aurrezteko eredu aldaketak. Etxeko eta pertsonen zaintza lanen banaketan aldaketak. Kontsumo arduratsuaren aukera, kontsumoaren aurkako jarrera, ekonomia komunitarioa edo tokikoa, ekonomia solidarioa… Tokiko elikaduraren aukera, ekologikoa, elikadura burujabetza.
Adibidez, Gabon hauetan bonbardatuko gaituzten publizitate kanpaina edo iragarkiren bat parodiatu edota barregarri utz dezakezu (kontrapublizitatea), kalean topatzen dituzun gehiegikeria guztiak graba ditzakezu…
Eman bide sormenari! Bakarka edo taldean egin dezakezu.