Zentzuz 2020 urtearen amaiaeran bere nortasun berriaren berri eman zuen, eta bere burua Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sare gisa aurkeztu zuen. SETEM, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta medicusmundi Araba osatzen dute Zentzuz sarea. Orain, Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko, kanpaina berri bat abiatu du.
Gasteizko herritarrak kontsumo arduratsuaren eta bidezko merkataritzaren alde inplikatu nahi ditu Zentzuz sareak. Horretarako, Auzoan geratu eta zentzuz kontsumitu kanpaina abiaratzen dugu. Kanpaina honen bidez, Zentzuz kontsumo arduratsuak gizartean eta ingurumenean dituen onurak azaldu nahi ditu, eta edonork bere egunerokotasunean praktikan jartzeko aukera izan dezan lagungarriak emango ditu.
Horrela, kanpaina gure sare sozialen bidez jarraitu ahal izango da #AuzoanGeratu eta #ConsumeLoJusto hashtag-arekin. Halaber, kontsumo modu horri buruzko informazioa eman nahi dugu, terminoen ikaskuntza bultzatuz, hiriko zein saltokitan egin daitekeen kontsumo arduratsua ikusaraziz eta, batez ere, gure kontsumoak munduko beste leku batzuetan dituen inpaktuak ezagutaraziz. Bidezko merkataritzako produktuak kontsumitzen ditugunean, ziurtatzen ari gara artikulu bat sortu den baldintzetan mesedegarriak izan direla eta bizitza duina ahalbidetzen diegula beste herrialde batzuetan produktu horiek ekoitzi dituzten pertsonei. Beraz, pobreziarekin amaitzen, nekazaritza iraunkorra sustatzen, genero-berdintasuna lortzen eta desberdintasunkeria murrizten laguntzen dugu, besteak beste.
Horregatik, Zentzuz saretik animatzen zaitugu gure sare sozial guztiak jarraitzera eta gure web orria bisitatzera, kanpainan disenaitu ditugun ekintza guztiak ezagutzeko. Sarea osatzen duten GGKEen sare sozialak ere jarrai ditzakezu, gai horri buruz gehiago jakiteko eta antolatzen joango garen jarduerak ezagutzeko.