Joan den larunbatean, maiatzaren 8an, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunarekin bat egin zuen Gasteizek. Egun horretan, hiriko Bidezko Merkataritzako erakundeok giza susperraldi ekonomiko eta jasangarria aldarrikatu genuen COVID19-aren ostean.
Loma Generalaren enparantzak Bidezko Merkataritzako produktuen informazio eta salmenta postua hartu zuen larunbatean, 11:00etatik 14:00etara. Gune horretan, gasteiztarrek aukera izan zuten ekoizleen giza eskubideen eta ingurumenaren zaintzaren alde egiten duen alternatiba komertzial hori ezagutzeko. Gainera, txalaparta batek girotu zuen postua 12:30etik 13:30era, Bidezko Merkataritza herritarrengana hurbiltzen genuen bitartean.
Zentzuzen, Oxfam Intermón, Manos Unidas edo Serso San Viator bezalako erakundeekin batera, irmoki sinesten dugu gure erosketek eta gure kontsumoak mundua alda dezakeela, horizontea bidezkoagoa eta iraunkorragoa izan dadin, eta egun hau urtero antolatzen dugu Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren laguntzarekin.
COVID19-AREN ONDOREN GIZA SUSPERRALDI EKONOMIKOA ETA IRAUNKORRA ALDARRIKATZEN DUGU
Bidezko Merkataritzaren Mundu Egun honetan, “Berreraiki dezagun justiziaz” adierazpenarekin, Bidezko Merkataritzaren erakundeek dei egin genien ordezkari politikoei eta nazioarteko erakundeei COVID osteko garaiko ekonomia eta merkataritza berreskuratzeak lehentasuna izan dezan giza eskubideetan, planetaren babesean eta Bidezko Merkataritzaren eta Ekonomia Solidarioaren balioetan oinarrituta. Eredu ekonomikoaren eraldaketa eskatzen dugu, desberdintasun sozialak gutxitu eta larrialdi klimatikoa geldiarazteko.
Eskaera horiek azaltzen dituen bideo hau uzten dizuegu: